Itxi

Faktoria

Hiru milakotik bueltan

Begoña Manterola: 'Inor ez dadila, itsu dagoela, etxean gelditu'

Pirinioetako Petite Vignemalera (3.032 m) egin berri duen txangoa kontatzera etorri zaigu Begoña eta mezu bat zabaltzera ere: itsu egon arren, gauza asko egin daitezkeela.

  • 15:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hiru mila metroko mendia igotzea ez da erronka makala da. Are gehiago itsua bazara. Begoña Manterolak pasa den asteburuan egin zuen txangoa Pirinioetako Petite Vignemalera. 70 urte ditu Begoñak. Eta, 'Faktoria'n kontatu digunez, hilero joaten da mendira Once Fundazioarekin. "Asko ibiltzen gara", dio Begoñak. Adarra, Pagoeta... tontorreraino igotzen dituzte. Batak besteari laguntzen dio eta, esan digunez, ez zaie behin ere istripurik gertatu.

Oraingoan, hala ere, erronka izugarria izan da. Petite Vignemalera igotzeko entrenatu ere asko entrenatu dute. Hemen inguruetako mendietan eta baita gimnasioan ere: zintan, bizikletan... "Entrenatu gabe ez dago joaterik", esan digu Begoñak. Aldapa dexentea da eta harri ugari dago Petite Vignemalen. Baina, han egin zituzten, bederatzi kilometro, tipi-tapa. Begoñarentzat dena berria zen eta oso pozik gelditu da bizitakoarekin.

Jendeak esan dio pixkat erotuta daudela, baina, berak argi du, "pixkat txoratuta egon behar da bizimodu honetan", bestela, gehiegi pentsatuz gero, beldurra ematen dizu. "Erokeriaren" ordaina, baina, ikaragarria da, bizipen ahaztezinak gorde ditu Begoñak betiko: errekaren hotsa - "oraindik belarrietan daukat", dio-, mendiko usaina, lagun artea... Oso oroitzapen onak ditu. Izan ere, mendia, Begoñarentzat, askatasun ikaragarria da.

Erretinosi pigmentarioa 40 urterekin diagnostikatu zioten. 50 urtera arte lanean jarraitu zuen, ileapaintzailea zen. Baina lana uzteko momentua ere iritsi zitzaion. Hala ere, ez zen horregatik etxean geratu. Badaki jende askok depresioa izaten duela eta etxean geratzen direla bere egoera berean. Itsu geratzea kolpe handia baita, "baina posible da ia dena egitea", azpimarratu du Begoñak. Eta haren mezua argia da: "Inor ez dadila, itsu dagoela, etxean gelditu". Entzun hemen!

. Entzun hemen!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz