Itxi

Faktoria

Sondikako akordeoilariak

'Akordeoian denetarik jo daiteke'

Pentagrama akordeoi elkarteak 20 urte beteko ditu aurten. Ospakizunetan murgilduta daude buru-belarri, baina Iranzu Elexpuru eta Yolanda Ugarte taldeko kideek gurera etortzeko tartea ere aurkitu dute

  • 15:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pentagrama akordeoi elkartea duela hiru bat urte diskoa grabatu zuen, eta bertan entzun daitezke elkarteko kideak, 20 bat lagun, akordeoia jotzen. Besteak beste, "Xalbadorren heriotzean", "Karibeko piratak" filmaren soinu banda edo Coldplay taldearen konposizioak grabatu dituzte. Egia esan, "akordeoian denetarik jo daiteke", Iranzu Elexpuruk esan digunez. Sondikako taldeak gaur iluntzean ospatuko du 20. urteurreneko festa. 15 urte baino ez zituztela hasitako egitasmoak inoiz baino gogotsuago jarraitzen du. Entzun hemen!