Itxi

Faktoria

Arkaitz Rodriguez

'EAJk proposatzen duen estatuarekiko aldebikotasuna, politika fikzioa da'

Sortuko koordinatze nagusiak azaldu du ez dela egia EAJri bitartekaritzarik eskatu dionik presoen gaian: "Presoen gaiari irtenbidea emateko ardura instituzionala baino ez diegu eskatu.

  • 15:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arkaitz Rodriguez Sortuko koordinatzaile nagusi berria elkarrizketatu dugu 'Faktoria' albistegian. Rodriguezen ustez, gaur egun estatu espainiarrean subirautza prozesuak aldebakarrekoak izan litezke soilik. Iñigo Urkulluk joan den osteguneko osoko bilkuran egindako estatu konfederalaren proposamena zer den ez dakitela iritzi dio, eta estatuarekin pare-pareko akordioa lortu nahi izatea "politika fikzioa" dela. Alde horretatik jo du baita ere, Podemosek akordiorako egin duen proposamenaren balorazioa egiterakoan. Rodriguezek azaldu du eurek ere nahiko luketela erabakitzeko eskubideari buruzko akordioa baina Kataluniako egoerak agerian uzi duela, gaur gaurkoz, ezinezkoa dela.

Presoen gaiari dagokionez, berriz, Sortuko koordinatzaile nagusiak azpimarratu du "gezurra" dela EAJri Madrilekin bitartekari lanak egitea eskatu diotenik. Rodriguezek zehaztu du, presoak euskal herritarrak direla eta, horrenbestez, "irtenbidea emateko ardura instituzionalaz aritu dadila" baino ez dietela eskatzen jeltzaleei.

 

aleei.