Faktoria
Gezurrak bolo-bolo sarean
Kepa Aristi: 'Larrialdietan, jarraitu beti kontu ofizialak'
Vost Euskadiko larrialdietarako boluntario digitalen elkartean sare sozialetako informazio sinesgarria bideratzen egiten dute lan.
-
9:58 min
Larrialdiak gertatzen direnean, sare sozialen garrantzia ikaragarria da: onerako zein txarrerako. Alde batetik, elkartasuna eta laguntasuna zabaltzeko tresna indartsuak dira baina, bestetik, izua eta gezurrak ere erraztasun eta abiadura beraz zabaltzen dira. Sare sozialen argi-itzalak dira.
Amen-omenei aurre egiteko eta informazio sinesgarria bideratzeko, Vost erakundeak 24 orduz egiten du lan. 13 boluntariok osatzen dute taldea, haien artean, gaur 'Faktoria'n izan dugun Kepa Aristik. Besteak beste, kazetariak eta informatikariak dira. Vost app-ean (momentuz, Androiderako soilik) kontsultatu dezakegu, esaterako, WhatsApp bidez iritsi zaigun larrialdiren bati buruzko informazioa -askotan polizia talderen baten zigilu eta guzti datorkiguna, gezurrari sinesgarritasun itxura emateko- benetan informazioa den edo amen-omena baino ez. Orohar, izua, gezurrak eta herritarren segurtasuna arriskuan jar dezaketen mezu bat jasotzen badugu, sare sozialetan, "beti kontu ofizialak jarraitu eta ez fidatu gehiegi beste iturriekin", gomendatu digu Kepak. Entzun hemen!
. Entzun hemen!