Faktoria
Mikel Ayestaran
'Sari potoloa da. Gehiegizkoa ez ote den ere galdetzen diot nire buruari'
Manu Leguineche Katedrako Kazetaritza saria eman diote EiTBko berriemaleari. Hasiberria dela nabarmendu digu, "hamar urte baino" ez daramatzala Ekialde Erdian eta munduko lanbide politenean ari dela.
-
2:41 min
Kurdistan irakiarreko hiriburuan, Erbilen, jaso du Mikel Ayestaranek Manu Leguineche Katedrako Kazetaritza sariaren irabazle zela jakinarazteko deia. Bertan jaso du, baita ere, Euskadi Irratiko 'Faktoria'ren zorion-deia. Gustatzen zaion hori egiten ari dela berretsi digu, bera hasiberria dela ofizioan ("hamar urte baino ez ditut egin Ekialde Erdian") eta bere buruari galdetzen ari zaiola "ez ote den gehiegizkoa".