Faktoria
Asteburuan Kataluniara
'Ez dira soilik tanketak eta poliziak joango'
Ander eta Jon Etxebarria anaiak elkarren artean lagunak diren Pilar eta Esther katalanekin ezkonduta daude. Erreferendumaren eguna familia eta lagunekin igarotzeko, Kataluniara joango dira.
-
Esteladak
11:38 min
Kataluniako erreferendumari tartea egin nahian, 'Faktoria' mazinean Ander eta Jon Etxebarria anaiekin hitz egin dugu. Azken zazpi urteetan Kataluniako giro politikoa nola joan den aldatzen bertatik bertara bizi dute Etxebarriatarrek, familia eta lagunak bisitatzera egin ohi dituzten bidaietan. Izan ere, elkarren artean lagunak diren Pilar eta Esther katalanekin ezkonduta daude. Erreferendumaren eguna familia eta lagunekin igarotzeko, Kataluniara joango dira. Espainiarekin akordiorik lortzea ezinezkoa zela ikusita, haien familietan ere, esan digute, katalanismotik azken mugarainoko independentismoaren aldeko eboluzioa eman da, 2012tik aurrera, batez ere.
Igandean erreferenduma, modu batera edo bestera, egin egingo delakoan daude. Hori diote Anderrek eta Jonek, haien lagun eta senide katalanek horixe ziurtatzen baitiete. Emazteen gurasoak ere, adineko pertsonak, lasai eta gogotsu dira, igandean haien botua emateko prest. Izan ere, "azken asteetan gailentzen ari dena demokrazia da", dioskue Etxebarria anaiek. Independentziari buruzko auzi bat baino, demokrazia ariketa bat izango da igandekoa Katalunian, nabarmendu dute. Haiek ere han izango dira asteburuan, "ez dira soilik tanketak eta poliziak joango bertara", gehitu dute.