Itxi

Faktoria

Ongi Etorri Errefuxiatuak

'300 lagun baino gehiago salbatu ditugu Libiako kostaldean'

Jon Garcia, Iñigo Mijangos eta Iñigo Gutierrez itotzeko arriskuan zeuden 300 lagun baino gehiago erreskatatu dituzte Mediterraneoan. Loiura iritsi berritan 'Faktoria'n elkarrizketatu ditugu.

  • 10:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren bitartez, Libiatik Europara etorri nahi duten errefuxiatuei laguntza eskaintzera joan dira hiru euskaldun hauek: Jon Garcia, Iñigo Mijangos eta Iñigo Gutierrez. Libiako kostaldean ibili dira eta bertan itotzeko arriskuan zeuden 300 lagun baino gehiago salbatu dituzte. Pozik daude egindako lanarekin.. eta Loiura iristerakoan ongi etorri beroa jaso dute hiru lagunek. Txalo zaparrada artean iritsi dira, eta 'Faktoria'n Jon Garciarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

kera izan dugu.