Itxi

Faktoria

Santiago Otxoa de Eribe

'Goienerren 20.000 bazkideko masa kritikoa lortzeko bidean goaz'

Energia berriztagarrien aldeko kooperatiba 7.000 kidek osatzen dute gaur egun eta 9.000 kontratu kudeatzen dituzte. Merkaturatzeaz gain, energia sortzen ere hasi nahi dute, datorren urtean bertan.

  • 22:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Energia berriztagarrien aldeko Goiener kontsumo kooperatibak hazten jarraitzen du. Dagoeneko batu ditu bertara 7.000 kontsumitzaile eta 9.000 argi-indar kontratu kudeatzen ditu. Horiei denei zerbitzua emateko, Hego Euskal Herriko probintzia guztietara hedatua izango da urtea amaitzerako. Iruñeko bulegoa zabaltzeko bidean dira eta Donostiakoa, atzo bertan ireki zuten ofizialki. Bertan, Santi Otxoa de Eribek 'Faktoria'ri azaldu dio 20.000 bazkide helburua lortzeko bide onean daudela eta horrek "masa kritikoa" sortuko lukeela energiari buruz dugun kultura aldatzeko.

"Masa kritiko hori, gutxika, handitzen dugun bitartean", gaineratu du, "energia berdea sortzen hasteko urratsak eman nahi ditugu. Proiektuetan ari gara lanean eta lehengoak, datorren urtean bertan jar litezke martxan".

Goiener bezalako ekimenak alternatiba errealak eskaintzen ari dira baina oso jokaleku murriztua uzten dien Espainiako legediak. Energiaren merkaturatzen prozesuaren ezaugarriak aztertu dizkigute Helena Franco eta Beatriz Plaza ekonomialariek. Biek azpimarratu dute, erreforma behar duela sektoreak eta energia berriztagarriak bultzatzeko pizgarriak falta direla.