Faktoria
Kalean erditzea
'Eskutik heldu nion eta ikusi genuen burua kanpoan zuela'
Mendaron emakume bat kalean erditu da eta bertako bizilagunek lagundu egin diote. Horietako bat Leire Arriola izan da eta nola gertatu zen kontatu digu. Anbulantzia iritsi baino lehen jaio zen umea.
-
6:10 min
Laguntza eskatuz oihuak entzun ziren eta berehala hurbildu zen jendea oihuak zetozen ingurura. Emakume bat zegoen han, erditzeko puntuan. Ez zion denborarik ematen erietxera iristeko. Inguruan zebiltzan mendaroarrek lagundu zioten. Leire Arriola bere dendan zegoela laguntzera atera zen, Nerea Isasi bizilagunarekin batera. Kasualitatea, goiz horretan bertan Nereak editzearen inguruko bideo bat ikusi zuen... Anbulantzia iritsi zenean, ama eta umea erietxera eraman zituzten.