Faktoria
Gorka Knörr, ANCko kidea
'Gehiegikeria da sedizio delitua leporatzea'
Iruditzen zaio Madrilek hartua daukala 155. artikulua agintzeko erabakia eta "ikusi besterik ez dagoela hezkuntzaren kontra egiten ari diren presioa" hemendik aurrera zer gertatuko den ulertzeko.
-
6:29 min
Gorka Knörr ANCko kideari "gehiegikeria" iruditzen zaio Jordi Sanchez Asambleako buruari eta Jordi Cuixart eta Josep Lluis Trapero Omnium Culturaleko eta Escuadra mossoen arduradunei sedizio delitua leporatzea. Alde horretatik, poliziak egindako txostenak "ez hankarik, ez bururik" ez duela gogoratu du 'Faktoria'n eta oso litekeena dela denak gaur libre uztea Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean.
"Lotsagarria" iritzi dio, baita ere, Kataluniako prozesuaren kontra egiten ari diren presio ekonomikoari. Eta azpimarratu du "ez dela doakoa". Gorka Knörri iruditzen zaio Espainiako Gobernuak hartua daukala Konstituzioaren 155. artikulua agintzeko erabakia eta "ikusi besterik ez dagoela egun hauetan Kataluniako hezkuntzaren kontra egiten ari diren presioa" hemendik aurrera zer gertatuko den ulertzeko.
tzeko.