Itxi

Faktoria

Amatiño

'Txarrenean ere, nik kontatu egin dezaket'

ETAren estortsioaren biktima izan ziren enpresariak omentzeko Confebaskek deitu duen ekitaldi-omenaldiaren harira, bere bizipen pertsonalak zabaldu ditu Luis Alberto Aranberrik, bere irrati-jardunean.

  • 3:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zor zaien omenaldia eskainiko zaie azken 40 urteotan ETAren mehatxua jasan duten enpresariei" esanez hasi du Amatiñok aste honetako bere irrati-jarduna 'Faktoria'n. Araba, Bizkaia, Gipuzkoan dauden ("gauden") enpresari kopurua gogoratu du, eta haiek duten garrantzia azpimarratu. Aldiz, iragan gertukoan "Etsaitzat, esplotatzailetzat eta zipaiotzat" jo izan dituztela gogoratu du eta mehatxu horiek "ezin litezkeela mafiaren oso urrutiko jardueratzat jo".

Enpresariei eta senitartekoei eragindako izua ekarri du gogora kazetariak eta gizarteak orduan izandako isiltasuna salatu. Sobrea irekitzeak sortutako zirrara eta ordainketa egiteko "norberaren herritik bertatik" abiatutako kontaktu katea gogoratu ditu Amatiñok. "Txarrenean ere, nik kontatu egin dezaket. Nire hiru lagun bidean garbitu zituzten. Hirurak ziren enpresariak", amaitu du.

ak", amaitu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia