Itxi

Faktoria

J. Ignacio Perez Iglesias

'Polemika gustatzen zitzaidan lehen; orain, eztabaidatzea ere ez'

Iritzi politikoak emateaz damutu egiten da, zientzia dibulgazioa "gogoz" egiten du, baina etikak pizten du Juan Ignacio Perez Iglesias.

  • 17:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zakur triste eta gaizto bat da Rajoy", esan digu Juan Ignacio Perez Iglesias biologoak 'Faktoria'n, aktualitateko bi protagonistak animaliekin parekatzeko eskatu diogunean: "Pugidemont berriz kastore bat da. Urteak eman ditu bere presa prestatzen baina erori egingo zaio". Kataluniaz aritu da azken egun hauetan, baina azken aldian iritzi politikoa ematen duenean bezala, damutu egin da. "Jada ez zait polemika interesatzen. Lehen gustatu egiten zitzaidan. Orain eztabaidatu ere ez dut egin nahi". Zientzia zabalkundea egitea du berak lanbide -"eta gogoz" egiten du- baina benetan etikak pizten du Perez Iglesias: "Etikari buruz zientziak zeresan handia du eta oraindik asko dugu ikertzeko".

Ezagutu litekeena infinitua dela gogorarazi digu eta guk jakin dezakeguna, berriz, proportzio txiki-txikia dela. Ezkortasun pertsonalez bizi du hori, kasik nahigabe filosofiko bat bezala. Zientziaren jakintzan eta ekoizpenean, nolanahi ere, "egiteko asko dagoela" iritzi dio eta bide horretan egin behar dela aurrera: "zientzia jakintza eta ekoizpenaren araberakoa delako gizarte baten osasuna".

 

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz