Itxi

Faktoria

Adolfo ''Txiki'' Muñoz

'Urkulluren bitartekaritzaren atzean zegoen batasun soberanista zatitzea'

"Antolakuntzaz, irabazi egin  litekeela" esan du zaharren egoitzetako lan gatazka amaitu berritan eta "ez badago gatazkarik lan kontratu miserableak izango direla" gaineratu.

  • 18:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiak gogor egin du 'Faktoria'n Iñigo Urkullu lehendakariak Kataluniako auzian egindako bitartekaritza lanaren aurka. Azpimarratu du ahalegin horren atzean zegoela "subiranismoaren batasun politikoa bertan behera zatitzea, subiranotasunaren erreferentzia alboratzea eta PPrekin dituen akordioak berreskuratzeko" asmoa. "Gero eta autogobernu gutxiago dago" zehaztu du: "Urkulluren aldebikotasunak balio du bakarrik ajuste politikoak, erreforma estrukturalak... egiteko.  Hori da PP eta Alderdi Sozialistak EAJrekin duten aldebikotasuna". Akordio politikorako aldebikotasunerako aukerarik ez dagoela gaineratu du Txiki Muñozek eta EAJk ez duela "konfrontazio demokratikoan sinisten".

Erresidentzietako lan gatazka luzearen amaieraz galdetuta, berriz, esan du "jendearen antolakuntzak irabazi duela". Eta alde horretatik iradoki du, borroka modu hori zabaldu egin litekeela: "Zaharren egoitzaren esparruan posible izan dena posible izango da beste esparru batzuetan". Administraziotik agintariek soldatak igo behar direla esan duten arren eguneroko jardunean kontrakoa egiten ari direla  gineratu du: "Ez badago gatazkarik, lan kontratu miserableak izango dira".

k izango dira".