Itxi

Faktoria

AEBko ospakizunak gurean

'Estatubatuarrek egiten duten marketing ahaleginean dago gakoa'

Joseba Kamio publizistaren arabera, marketing inbertsioaren eta produktuaren arteko lotura zuzena da. Inbertsio handia egiten da Halloween jaia sustatzeko eta horrek eragin zuzena du bere kontsumoan.

  • 11:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur egun, estatubatuarrek 9 bilioi dolar gastatzen dituzte Halloween ospakizunean. 2005etik 2017ra hirukoiztu egin dute euren inbertsioa eta bereziki goxokitan, etxeak aipantzeko elementutan eta mozorrotan egiten duten inbertsioa.

Joseba Kamio publizistak 'Faktoria'n azpimarratu du, oinarrizkoa dela festa sustatzeko egiten den marketing kanpaina aztertzea. Inbertsioa handia dela, eta beraz marketing kanpaina horren tamainak eragin zuzena duela irismen mailan.

Gainera, zinema eta marketingaren arteko lotura zuzena dela aipatu du, gaur egun Halloween mozorroak gehienbat zinemarekin lotura duten elementutan dute oinarria, eta horrek ere festa hori gurera iristea errazten duela.