Faktoria
Ibon Sarasola
Eroriko ala erorketa, zein lehenetsi?
Ibon Sarasola hizkuntzalaria eta idazlea 'eroriko' edo 'erorketa'-ren arteko aldeaz aritu da. Biak onargarriak diren arren, bere ustez jasoagoa da 'eroriko'.
-
4:33 min
Ibon Sarasolak biak eman ditu ontzat 'Faktoria'n, bai 'eroriko' baita 'erorketa' ere. Hegoaldean erorketa normalagoa den arren, berak 'eroriko'-ren alde egiten du, jasoagoa delako.
Aste honetan, estatuko fiskalak erabilitako 'más dura será la caída' esaldia, berriz, honela itzuliko luke Sarasolak: 'larriagoa izango da erorketa'. Itzulpen automatikoaren ikuspegitik, izan ere, hobe da zenbat eta apaindura gutxiago egin. 'Erori egin da' esatea hobe da adibidez, 'erorikoa izan du'-ren partez.
du'-ren partez.