Itxi

Faktoria

Urkiolako abadea badoa

47 urte santutegiko abade izan ostean, agur esango du Joseba Legarzak

Legarzak agurra penaz bizi duela dio. Hala ere, Urkiolako elizak jarraituko duela argi utzi nahi izan du. Abadetxearen ateak zabaldu dizkigu, eta urte hauetan santutegia nola aldatu den erakutsi digu.

  • Urkiolako San Antonio

    13:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduan zehar misioetan egon ostean duela 47 urte iritsi zen Joseba Legarza Urkiolako Santutetxera, orain bertako santutegiaren ardura utziko du, eta agurrean Santutegian bizitakoak kontatu ditu "Faktorian". Hasieran bertara iristea zaila zela dio, anarkia bat zela, eta eguraldiak ere gogor jotzen zuela. 1976an metro eta 15 zentimetroko elurtza izan zuten, eta 36 egun jarraian egin zituzten elurra zapaltzen.

Urkiolan zoriontsu izan dela dio, eta agurra penaz bizi duela. Elizbarrutiak erreleboa behar duela adierazi du, eta bokaziop gutxi badago ere, ordiandik badagoela kristauen artean ardura hartu nahi duenik. Urte guzti hauetan, Legarzak azaldu digu euren ardura ez dela soilik santutegia zaintzea izan, ingurua ere euren esku dago.