Itxi

Faktoria

Arnaldo Otegi

'Nazio gisa ireki zaigun leihoa aprobetxatzen ez badugu, inboluzioa dator'

Autogobernua behin-behinekoa dela eta Madriletik nahi dutenean kendu dezaketela dio EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Horren aurrean, akordio zabala egiteko proposamena egin die EAJri.

  • 20:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazio txikiei aukera politikoak gutxitan zabaltzen zaizkiela, Kataluniarekin leiho hori zabaldu egin dela eta unea "aprobetxatu" beharra dagoela iritzi dio Arnaldo Otegik 'Faktoria'n. Ildo horretatik, mahaian eseri eta "akordio oso bat" adosteko bidea urratzeko prest agertu zaio EAJri. Ildo horretan, jeltzaleek duten aliantza politika kritikatu du berriz ere, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.

"Akordiorik lortu ezean, inboluzioa dator", iritzi dio Arnaldo Otegik. Gogoratu du, Espainiako erregeak bere diskurtsoan "kontraerreforma bat" abiatu zuela eta Rafael Hernandok jada ohartarazi duela 155 artikulura jotzeko arazorik ez dela izango. "Erreforma hori geratzeko etorri da", berretsi du.

Testuinguru horretan, "mahai baten eseri eta hitz egiten hasteko" deia egin die Podemos eta jeltzaleei.