Faktoria
Koldo Almandoz
'Ezin genezake esan jazarpenaren hau guztia gertatzen zela ez genekienik'
Gaia zergatik atera den orain galdetu du zinemagileak, zerk eragiten duen horrelako azalaratze masibo bat: "Piramidearen goikaldea ukitu delako eta kapitalismoak honetan baduelako eraginik".
-
8:00 min
Harvey Wensteinen kontrako salaketen ondotik zine mundua astindu duen jazarpen salaketa-oldea zergaitik gertatu den orain aztertu nahi izan du Koldo Almandoz zinemagileak 'Faktoria'ko asteazkenetako bere jardunean. Bere ustez, "boterearen erpinean dagoena ukitu delako" atera da gaia argitara. Baina, dudarik gabe esan du, "bagenekiela aurrez hau guztia gertatzen zela". Hain zuzen ere, zinemagintzan gaiari buruzko azpigenero oso bat badela gogoratu du, "Rape & Revenge" izenekoa. Sailkapen horren barruan, Gaspar Noé argentinarraren Irreversible filma aukeratu digu zinemagileak.