Faktoria
Itxaso Mendiluze
'Arteari buruzko euskarazko hizkuntza propioa falta zaigu'
Euskal artistei buruzko euskal testuak badira euskaraz. Aldiz, kanpokoei buruzko euskarazko eskaintza oso txikia da eta apenas dagoen arteari buruzko bibliografiarik euskaraz.
-
Itxaso Mendiluze
6:04 min
Arteari buruzko euskarazko eskaintza urriaz aritu da gaur Itxaso Mendiluze arte aditu eta komisarioa 'Faktoria'n. Euskal artistei buruzko euskal testuak badirela kontatu digu, baina hortik aurrera, kanpoko artistei buruzko euskarazko eskaintza apenas dagoela.
Erakusketetarako argitaratzen diren katalogoetan, adibidez, askotan ez dira euskarazko itzulpenak gehitzen, "aurrekontuegatik" maiz. Arteari buruzko bibliografia ere oso eskasa euskaraz. Itxaso Mendiluzeren arabera, lan horretan sakondu eta arteari buruzko euskarazko hizkuntza propioa garatzea falta zaigu.