Faktoria
Koldo Almandoz
'Victory', futbolaren epikotasuna biltzen duen filma
Italia mundu txapelketatik kanpora geratu ondoren, futbolak jendeari sortzen dion sentimentu eta grinaz aritu da zinemagilea.
-
7:06 min
Italian, "tragedia nazionala" eta "apokalipsia" deitu diotenaren haritik, futbolak jendeari sortzen dion sentimentu eta grinaz aritu da Koldo Almandoz zinema zuzendaria 'Faktoria'n.
Futbola, epikotasuna eta zinema lotuta, Victory filma gomendatu digu: John Houstenek bigarren mundu gerran jokatu zen partida benetako bat oinarri hartu eta fikziora eraman zuena, hainbat aldaketa eginda. Eta hain zuzen ere, zineak fikzioa errealitatea aldatzeko duen gaitasuna egiten zaio interesgarriena Almandozi, aliatuek naziak futbolean ere garaitu zituela geratu delako denen gogoan.