Faktoria
Maddalen Arzalluz
'Gizotsoak'
Maddalen Arzalluz bertsolariaren asteroko hausnarketa, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
-
3:31 min
Iruñeko sanferminetako ustezko bortxaketa epaitzen ari den auzi-saioaren inguruko zutabea ekarri digu Maddalen Arzalluzek 'Faktoria'ra. Sare sozialetan eta albisteetan argitaratzen ari diren 5 akusatuen irudiak eta bortxaketaren xehetasunak ez zabaltzearen alde egin du Arzalluzek: "askotan pentsatu izan dut ingurukoak ez ditugula tratatu behar gu tratatu gaituzten bezala, gu tratatzea nahiko genukeen moduan baizik. Bestela gu ere erortzen baikara zulo berean, gu ere jartzen baikara haien mailan. Horregatik, eta kontzientzia osoz uste dut ez dela egokia otsoen izenak eta aurpegiak zabaltzea. Okerrak oker, nik errespetatu egingo diet eskatutako intimitatea. Iruditzen zait, gainera, horrela biktimarena ere babestu egiten dudala."