Itxi

Faktoria

Urdaibai filmeen kokaleku

'Grabazio hauek bisitari gehiago ekarriko dizkigute Mundakara'

Urdaibaiko hainbat herri Antena 3 telebista kateak prestatu duen telesail berriaren kokaleku bihurtuko dira.

  • Santa Catalina

    Mundakako Santa Katalina ermita. Argazkia: Begoña Barrutia

    12:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mundakan pozarren daude. Antena 3 telebista kateak, Urdaibai ingurua aukeratu du eskainiko duten telesail berriaren kokaleku izateko. Hainbat herritan egingo dituzte grabazioak baina, bereziki, Mundaka azalduko da telebista irudi horietan.

Herria asaldatuta dago neurri batean. Hiru hilabetez, 100 bat lagunek hartuko dute ostatu eta horrek errentagarritasun ekonomikoa ekarriko dio 2.000 biztanle baino ez dituen herri txikiari. Baina, itxaropena ere badute, telesailak arrakasta badu, Estatu osotik iritsitako bisitarien hazkundea izango delakoan.

Maiteder Badiola Mundakako Turismo zinegotziak egin du negoziazioa telesaila grabatuko duen ekoizte-etxearekin. Zinegotzia eta Mundakako herritar eta ostalarien iritzia jaso dugu 'Faktoria'n eta Bermeoko alkatearen, Idurre Bidegurenen, iritzia ere jaso dugu. Bermeon azken urteetan nabarmena izan da turisten gorakada ta "Game of Thrones" telesaila grabatu zutenetik, are eta gehiago izan dira bisitariak. Mundakan, Bermeok izan duen "arrakasta", izan nahi dute orain.