Faktoria
Iñaki Garciñuno, CEBEK
'Kenkariak ikutzea onartu dezakegu, sozietate zerga-tipoa jesten bada'
Iñaki Garciñuno, Bizkaiko enpresari elkarteko presidentea, Euskadi Irratiko Faktorian
-
6:18 min
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen negoziaketari lotuta, zerga erreformaren eztabaida berpiztu da. Iñaki Garciñuno Bizkaiko enpresarien elkarteko presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aitortu du "itxaropena" dutela, alderdi politikoen hartu-eman berriek, zerga erreformarako proposamen berria ekarri dezakeelako. Garcinuñoren hitzetan, garrantzitsuena, "fiskalitate argazki ona" izatea da. Nazioartera begira bereziki, kanpoko inbertsioak erakarri ditzakeelako. Gure mugetatik kanpo, Europan, ehuneko 25eko sozietate zerga dute eta CEBEKek argi esan du, Euskal Autonomia Erkidegoan ehuneko 24koa ezarri beharko litzakeela.
Aurrikuspen ekonomikoei buruz galdetuta, baikor dago Iñaki Garciñuno. Aurten, Bizkaian 8.000 bat lanpostu sortu litezkeela uste du eta soldaten igoera negoziatzeko prestutasuna adierazi du.
Lan harremanen esparruan, irakurketa ezkorragoa da. Bizkaiko enpresarien patronaleko buruak, ELA eta LAB sindikatuei leporatu die, milaka langile hitzarmenik gabe uztea.