Itxi

Faktoria

Ez duzu abusatuko

'Oso inportantea da hemengo elizan gertatutakoak argitara ateratzea'

Euskal Herriko Elizan izan diren pederastia kasuak jasoz Miren Rubiorekin batera idatzi duten liburua aurkeztu digute Iñigo Astiz eta Alberto Barandiaranek.

  • Euskadi Irrati Faktoria

    15:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamar mandamenduak aski izan ez direlako nonbait,  hamaikagarrena asmatu dute Miren Rubio, Alberto Barandiaran eta Iñigo Astizek gaur aurkeztuko duten liburuan. Ez duzu abusatuko jarri diote izenburua, eta haren azpian, Euskal Herrian izan diren pederastia kasuak batu dituzte. Iñigo Astizek azaldu du "ez dakigunareki alderatuta, zati txiki bat baino ez" dela jaso dutena.

Liburuan 60ko hamarkadatik hasi eta Juan Kruz Mendizabalen iazko salaketara iritsi arteko hainbat kasu biltzen dituzte eta munduko kontestuan jarri. Alberto Barandiaranek 'Faktoria'n azaldu duenez "isiltasuna" izan da denak batu dituen haria.  Astizek dio "gertatu izan denari izena jartzeak duen garrantziaz" jabetu beharra dagoela eta Barandiaranek gehitu "1994eko kanpaleku hartan gertatutakoari izena jarri izan balitzaio" ez zirela gertatu izango 2001 eta 2005 urtean Kakuxi egozten zaizkionak gero: "Oso inportantea da hemengo elizan gertatutakoan argitara ateratzea".