Itxi

Faktoria

Marian Beitialarrangoitia

'Kupoaren negoziaketa EAJ eta PPren arteko ''kromo trukea'' izan da'

Kontzertu ekonomikoa eta kupoaren legeak eztabaidatuko diren egunean, Marian Beitialarrangoitia, EHBilduko diputatua Euskadi Irratiko Faktorian izan da.

  • 5:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herria Bildu alderdiak iragarritakoa bete du: Madrilgo Kongresuan, kontzertua ekonomikoa eta kupoaren legeak bozkatu behar zituen saioan, ez ditu bi legeak babestu. Kontzertu ekonomikoaren legeari aldeko botoa eman dio baina, kupoaren bost urterako legearen bozketan, abstentziora jo du.

Jarrera horrek, bereziki jeltzaleen kritikak eragin ditu eta Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, leporatu dizkiotenak erantzun ditu Marian Beitialarrangoitia, EHBilduko diputatuak. "Kritiko izateak erabili den prozedurarekin ez du esan nahi, kontzertuaren eta kupoaren kontra daudenekin bat egiten dugunik". EHBilduko ordezkariak berriro esan du, negoziatzeko modua ez zaiela gustatu, bi alderdien, jeltzaleen eta popularren "kromo trukea" izan delako eta hitzarmenak ez duelako onura ekonomikorik ekarrik., Betialarrangoitiaren hitzetan, "Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Jaurlaritzak berak aitortu dute, tokatzen zaiguna baino gehiago ordaitzera goazela", hortik ondorioztatu du, jeltzaleak ere aitortzen ari direla, "akordioa ez dela ona".