Itxi

Faktoria

Bidalketa enpresak

'Egun hauetan bizi duguna erokeria da, kaosa, egun zailak dira'

Internet bidezko salerosketak erabat aldatu du bidalketa enpresen egunerokoa. 'Faktoria'n, SEUR, DHL eta CORREOSeko arduradunekin hitz egin dugu.

  • Garraio enpresak: DHL eta SEUR

    16:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroko azken astea urteko zailena da bidalketa enpresetan lan egiten duten profesionalentzat. Lanez gainezka daude, gabonen atarian eta Black Friday delakoaren aitzakian, egin ditugun erosketak garraiatzeko. Internet bidezko salerosketak erabat aldatu du berain egunerokoa eta sektorean aldaketa handia ekarri du. 2017rako zituzten aurrikuspenak gainditu dituzte jada eta datozen asteetan, are gehiago handitu liteke euren jarduera. Azken urteetan ehuneko 20 egin du gora bidalketa sektoreak.

Negozio bide berria zein den identikatu dute: elikagaien atala. Hemendik gutxira, internet bidez elikagiaak erosten hasiko garela iragarri dute.

'Faktoria'n hiru enpresetara jo dugu. SEUR enpresako Iñaki Reixo Arabako arduradunak, DHL enpresaren EXPRESS atalak Euskal Autonomia Erkidegoan duen operazio buruak eta Correos enpresa publikoko Arabako kontu arduradunak, Luis Javier Álvarez de Arcayak eman dizkigute xehetasunak.