Itxi

Faktoria

Hiesaren aurkako eguna

GIB birusa hautemateko test azkarra egin dugu 'Faktoria'n

HIESAren diagnostiko berantiarra da gaur egun GIB birusaren aurkako borrokan arazo nagusia. Egoerari aurre egiteko, oinarrizkoa da birusa hautemateko test azkarra, anonimoa eta konfidentziala da.

  • 13:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

HIESAren aurkako nazioarteko egunean erakundeek gogoratu dute diagnostiko berantiarra dela arazo nagusia. Europan, GIB birusak kutsatutako bi pertsonatik batek berandu jasotzen du diagnosia.

Xabier Egibar Hiesaren kontrako Bizkaiko herri batzordeko koordinatzaileak emandako datuen arabera, 2016an 158 kasu berri hauteman ziren. Guztira gaur egun, EAEn, 6.000 kasu baino gehiago daude, eta horietatik, 5.400 pertsonak tratamendua jasotzen dute. Nafarroan berriz, aurreko urtean 35 kasu berri hauteman ziren, 2015ean bino 9 kasu gutxiago. Egibarrek adierazi duenez, oraindik beldur eta mamu asko pizten ditu birusak eta baita estigmazio asko sortu ere. Gaur egun, GIB birusa hautemateko froga azkarra egitea oso garrantzitsua dela gainerat du, eta "Faktoria"n froga hori egin dugu. Amara Berri auzoko Garmendia farmazian egin dugu. 2009tik egiten dute froga 5 eurotan. EAEn 24.000 test egin dituzte, emaitza positiboa izan da 222 kasutan, %1 eskas.