Itxi

Faktoria

Xabier Euzkitze

'Plaza gaur atseginagoa izango da bestelako iritziak bota ahal izateko'

Xabier Peritz, 'Euzkitze', izan dugu elkarrizketa pertsonalean, bertsolaritzaz eta euskaraz hizketan, besteak beste.

  • Xabier Peritz, 'Euzkitze'

    Xabier Peritz, 'Euzkitze'

    20:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

19 urte dira Euzkitzek plazak utzi zituela. Soraluzen izan zen, eta, aurretiaz ez zuen erabakia hartuta. Une hartantxe, oholtzan, erabaki zuen bide hori uztea, eta ez da sekula damutu. Maite Artolak 'Faktoria'n egindako elkarrizketa pertsonalean aipatu du Joxerra Gartziak esan ziola nolatan hartu zuen orduan erretiroa, "gozatzeko tenorea" iritsi zitzaionean. Izan ere, Lizarra-Garaziren garaia zen, giroa goxatzen hasia zen...; "beharbada ez zuen zentzurik, baina nik halaxe sentitu nuen. Beharbada, hainbat aldarrikapenetan bakarrik sentitu, eta nagitu eta nazkatu egin nintzen".

Plazaz plaza ibiltzeko, "jendearen igurtzia eta goxotasuna ezinbestekoak" direla uste du Xabier Peritzek, eta bere bertsolari ibiliaren lehen urteetan erabat sentitu zuen goxotasun hori; gertaera jakin batzuez geroztik, ordea, goxotasun hori sentitzeari utzi zion, eta "kontrakoa" sentitzen hasi zen. Bertsoaren inguruan, eta hainbat alorretan, ideologia bat gailendu izan dela esan du Euzkitzek. "Meritu bat ere badago aitortzeko, baina erabat monopolizatzeak ezer onik ez dakar", aipatu du. "Orduko bortxak eta ematen zitzaion babes inplizituak erabat baldintzatzen zuen jardun kulturala. Orain, zorionez, gauzak erabat aldatu dira".

dira".