Faktoria
Iban Zaldua
The B52's-en 'Lava' eta The Beatlesen 'Taxman' ekarri dizkigu Iban Zalduak
Indonesiako Agung sumendiaren esnatzeari eta turismo globalari lotuta hautatu du lehen kanta; bigarrena, berriz, EAJk, PSEk eta PPk EAEko aurrekontuetarako egindako akordioari lotuta.
-
7:54 min
Iban Zalduak astearen errepasoa egin du 'Faktoria'n, bi kantu proposatuta. Batetik, The B52's taldearen 'Lava' aukeratu du, Indonesiako Agung sumendia esnatzeaz, ebakuazio lanez eta turismo globalaz hitz egiteko.
Bestetik, ordea, The Beatlesen kantu ezohiko bat hautatu du, errentaren gaineko zerga handien aurkako 'Taxman'. Gure erreforma fiskalaz eta EAJk, PSEk eta PPk EAEko aurrekontuetarako egindako akordioaz hitz egiteko baliatu du, bestetak beste, abesti hori.