Itxi

Faktoria

Bertsolaritzari

'Euskal Herria sentitzen dudan bezala bertsoetara eramaten saiatzen naiz'

Txapelaren defendatzaile ez baizik eta "neure ideien defendatzaile sentitzen naiz" esan digu Amets Arzalluzek finalaren atarian.

  • Amets Arzallus

    18:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Finalaren atarian, aurtengo txapelketako entzule fin izan dela aitortu digu 'Faktoria'n Amets Arzallusek. Lau urteko txapel aldiaren pisuaz galdetuta, 'jendearen begirada' sumatu du ezberdin, eta onartu du 'sarri zeure begirada ere bihurtzen da jendearena, eta akuilu zorrotzegia jarriz gero, itotzeko arriskua dago'. Gaitegiari begira, onartu du gai politikoek pisua galdu dutela txapelketan, baina aurtengo zenbait gaitan zail ikusten du 'tokatzen zaizun pertsona edo rol-a entzuleari zenbateraino hurbil edo ikusgarri egiten zaion'.

Duela lau urteko finaletik ofizio eta ariketa batzuk ditu gogoan eta abenduaren 17an BECera kantatzen duena 'sinesgarri egiteko' helburuz doa. Ez da zalantzarik, lehian sartzeko prest da Amets Arzallus.