Itxi

Faktoria

Anais Funosas, Bake bidea

'ETAkideek atzo irakurritakoa bake prozesuarekiko keinua handia da'

Anais Funosas, Bake Bidean elkarteko bozeramalea Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • 3:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

2010ko martxoan eragin zuen ETAk azken biktima. Jean Serge Nerin gendarmeen brigadierra tirokatuta hil zuen, Paris hegoaldean. Atzo hilketa hori ustez burutu zuten lau ETAkideak epaitu zituzten eta hitza hartzeko orduan, ETAren izenean agiria irakurri zuen Izaskun Lesaka auzipetuak. Nerin gendarmearen senideei doluminak azaltzearekin batera, ETAk bere ekintzek eragin duten sufrimendua onartzen duela jasotzen du testuak.

Anais Funosas Bake Bidean elkarteko bozeramaileak 'Faktoria' albistegian esan du, atzoko hitzak "bake prozesuari egindako keinu handia" dela. Funosasen iritziz, ETAk hartutako bidearekin duen konpromisoa erakutsi du.

 

si du.