Faktoria
Juanjo Allur
'Ur emari handiko iturria izan dira Iñaki Larrañaga eta Txepetx'
Siadeco ikerketa etxeak 50 urte bete ditu. Orain 50 urteko sortzaile eta ikerlariei omenaldia egingo diete ostiral honetan Victoria Eugenian.
-
6:26 min
1967. urteko udazkenean sortu zen Siadeco elkartea, komunitaterako ikerlanak egiten, eta bereziki soziolingustikaren bidea urratzen. Iñaki Larrañaga aintzindari izan zen arlo horretan eta bidelagun inportante izan zuen Jose Maria Sanchez-Carrion 'Txepetx' irakaslea ere. "Ur emari handiko iturria izan dira", azpimarratu du 'Faktoria'n Juanjo Allur Siadecoko zuzendariak eta bertatik, gaur egun, saiatzen direla oinarri horietatik egiten lan, bidean dituzten hamaika ikerketa proiektutan. Bihar omen egingo diete bi aintzindariei, Donostiako Victoria Eugenian egingo duten urteurren jaian.
rteurren jaian.