Itxi

Faktoria

Bullying-aren biktimak

'Ez dugu ulermena nahi, errespetua da nahi duguna'

Maddi Imazen ahizpari 'bullying'a egin zioten denbora luzez eta euren bizipenak kontatu dizkigu. Ahizpa transexuala da, eta horren ondorioz herrian eraso fisiko eta psikiko etengabeak pairatu ditu.

  • 13:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maddi Imazen ahizpari, txikitan, anaia deitzen zioten, baina 11 urte zituela ahizpak argi esan zien: "ni ez naiz homosexuala, ni neska bat naiz eta ez dakit zergatik". Euren ama zer egin jakin gabe geratu zen, pediatrarengana jo zuten, baina orduan ez zegoen gaur egun dagoen informazio guzti hori.

Amak hasieran ez zekien bere alaba zer zen, eta medikuen informazioari esker pixkanaka-pixkanaka alaba nola lagundu ikasten joan ziren. Maddi Imazen amaren beldurrak beti kaletik iristen ziren, jendearen erreakzioaren beldur zen. Familia guztiak jaso zituen herritarren isekak, jendeak ez zuen ahizpa emakume bezala ikusten, eskolan, 14 urterekin, DBHko irakasle batek ez zion klasera sartzen uzten eta liburutegira bidaltzen zuen. Kalekan ere, eraso fisikoak jasan dituen eta jazarpenak etengabeak ziren. Maddik dio, herrira jeitsi eta jendearen begira maltzurrak ikusi askotan ikusi dituztela.

Hau duela 10 urte gertatu zen, baina gaur egun ahizpak motxila karga handia duela dio, antsietatea handia dela, eta gorabehera handiak dituela. Familiak ere laguntzekoa arazoak dituela dio, berak ez badu ondo jarri nahi, ezinezkoa delako laguntzea. "Orain hobeto dago, baina egunerokoan badaude pertsona eta egoera batzuk zure iragana gogorarazi nahi dizutena" dio Maddik.

Gaur egun, gizartean, aldaketa ematen ari dela azpimarratu du, baina, gizarte mailan oraindik ez dela transexualen egoera ulertzen. Hala ere, berak gaineratu du, eure ez dutela ulermena nahi, errespetua dela eskatzen dutena.