Faktoria
BIGARREN SARIA BIZKAIAN
4seteko langilea: 'Dezimo bakoitzari 100.000 euro egokitu zaizkio'
Getxoko 4set enpresan egokitu da Gabonetako Loteriaren bigarren sariaren zati bat. Poza eta festa da nagusi enpresan.
-
1:37 min
Ospakizunean murgildu dira 4set enpresako langileak Gabonetako Loteriaren bigarren saria egokitu zaiela jakin ostean.
Bertako langile bat elkarrizketu dugu, eta azaldu digunez, enpresako 100 pertsonak izan dira saridunak. Hala ere, langile batzuk ingurukoentzat loteria-billeteak hartu dituztela baieztatu du.
Zortedunek kalkuluak egin dituzte jada. Langile honek adierazi duenez, 'dezimo bakoitzari, zergak kenduta, 100.000 euro egokitu zaizkio'.