Faktoria
YOGA
Euskal Herritik Indiara yoga egitera
Familia giroan igarotzeko egunak izan ohi dira Gabonetakoak. Baina bada kanpora joaten denik ere. Esther Fernandez da horietako bat.
-
12:59 min
Basque Retiros izeneko ekimena jarri du abian Fernandezek lagun batekin batera. Urtean zehar ematen dituzten Yoga saioak sakontzeko aukera gisa planteatu dituzte saio hauek.
Haiekin batera gabonak Indian pasa ditu Euskal Herritik joandako taldetxo batek. Helburua ongizatea bilatzeko bidea aztertzea da. Horretarako, espiritualitatea, elikadura eta beste hainbat faktore izango omen dituzte kontuan.
Hau guztia eta gauza gehiago kontatu dizkigu Esther Fernandezek Faktoria saioan.