Itxi

Faktoria

Kultura

Epaltza: 'Nafarroan aldaketak ekarri du hainbat jende armairutik ateratzea'

Aingeru Epaltza idazle eta itzultzailea Faktorian izan da. Nafarroako aldaketaren Gobernua hizpide hartuta, Geroa Bairen eta EH Bilduren artean egon den 'leialtasuna' nabarmendu du.

  • 16:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Mendi-joak' ipuin bilduma argitaratu berritan, Aingeru Epaltza idazle eta itzultzailea Faktorian izan da. Hamar ipuinekin osatu du lan berria: "Atsegin iturri da mendia, baina mendian ere bertzelakoak topatzen ditugu; gehiago heldu diet gauza ez hain atseginei". Esan duenez, harentzat "giza gatazken eremua" da literatura: "Normalean, tamalez, desgraziak gustatzen zaizkigu".

Ipuin bildumarekin batera, beste hainbat kontuz ere aritu da Epaltza. Esaterako, euskaraz eta Nafarroako gobernuaz: "UPNren eskuetan egon den administrazioa saiatu da ahalik eta euskaldun gutxien hartzen, eta nahita bilatzen euskaldunik ez hartzeko modua".

Egungo Gobernuan, aldaketa sumatu du: "Aldaketak ekarri du neurri batean hainbat jende bat-batean armairutik ateratzea, baita euskaldunak ere. Edo bat-batean euskaltzaletasuna oso ezkutuan eta modu pribatuan eramaten zuen jendea armairutik atera da, baina ez bakarrik administrazioan, baita elkartegintzan, enpresagintzan... ere".

Aldaketa "abertzaletasuna baino gehiago" dela gaineratu du. Liskarrak liskar, osasun "on antza" ikusten dio egoerari: "Garbi dago badaudela bi indar politiko aldaketarekin oso engaiaturik, konprometiturik: Geroa Bai eta EH Bildu. Pozgarria izan da bien artean egon den leialtasuna. Anitzek ez genuen pentsatzen, eta hori da abertzaletasunaren ikuspegitik pozgarriena".