Itxi

Faktoria

MUSIKA

Marlik taldeak bere lehen diskoa aurkeztu digu

10 abestiz osatutako diskoa argitaratu du Marlik taldeak. 4 zumaiarrek osatzen dute eta blues, rock eta swing musikak nahastu dituzte bere lehen lana argitaratzeko.

  • 14:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marlik taldeak bere lehen diskoa argitaratu du. Maialen Velarde, Beñat Fernandez, David Gorriti eta Alex Gorriti zumaiarrek osatzen dute taldea. Aurretik beste talde batzuetan aritutakoak dira, baina argi zuten oraingoan bluesa, rocka eta swinga nahastu nahi zituztela. Euren hitzetan diskoan abesti guztiak oso ezberdinak dira, baina guztiak ere estilo hauetan bilduko lirateke.

Lehen lana eurek ekoiztu dute, eta pozik daude egindakoarekin. Diskoa interneten eskegi dute, eta euren hitzetan oinarrizkoa da gaur egun sarean egotea.

Datozen hilabeteetan Gasteizen eta Donostian arituko dira.