Itxi

2018/01/03

08:08

Faktoria

transexualitatea

'Ez gara denak gizon edo emakume jaiotzen. Gris asko dago tartean'

Nerea Gonzalez Donostia ospitaleko zirujau pediatrikoak azaldu digu zer den intersexualitatea eta zein aldaera dituen. Munduko Osasun erakundearen arabera, % 1,7 dira intersexualak.

  • Nerea Gonzalez zirujaua. Argazkia: Nerea Gonzalez

    Nerea Gonzalez zirujaua. Argazkia: Nerea Gonzalez

    17:47 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mundu Osasun Erakundearen arabera, ehun lagunetatik ia bi dira persona intersexualak, alegia, ez gizon ez emakume jaiotzen direnak. % 1,7, zehazki.  Horien artetik, gutxi batzuk dira kanpo genital anbiguoak dituztenak: 1.500 haurretik bat jaiotzen da genitalak ondo definituta ez dituela. Gaizki erabilita, hermafrodita deitu izan ditu gizarteak eta isiltasunera bultzatu.

Iluntasun horretatik atera eta errealitate hori onartzeko bidean, Alemaniak erabaki aitzindaria onartu du. Joan den azaroaren 1etik,  Alemanian ez dago haurrak erregistratzerako haien sexua zehaztu beharrik. Aldaketa juridiko handia da baina erabaki eta ebakuntza oker asko hartu eta egitea eragotziko du.

Donostia ospitalera gerturatu gara. Nerea Gonzalez zirujau pediatrikoarekin egin dugu solasaldia 'Faktoria'n. Bere mezua argia da: "Arazoa gure gizartea gure gizartea guztiz polarizatuta dagoela. Edo gizona zara, edo emakumea zara. Eta hori ez da horrela. Gizarteak ulertzen badu, tartean gris asko daudela, presioa kenduko genioke" pertsona askori.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;