Faktoria
Aingeru Epaltza
'Urrutiko gobernamendua'
Generalitatea urrutitik zuzentzea ezinezkoa dela iritzi dio zutabegileak, baina Urkulluri gogoratu dio "ez dela beti erratekoa egia den guztia".
-
2:41 min
"Ezinezkoa ez dakit, baina zaila bai plasma bidezko gobernamendua, aurrerapen tekniko guztiengatik ere" ezinezkoa iruditzen zaio Aingeru Epaltzari eta arrazoi eman dio Iñigo Urkullu lehendakariari. "Bertze kontu bat da", gaineratu du, "guztiz desberdina, zergatik sartu den lehendakaria halako baratzean. Ez baita beti erratekoa egia den guztia. Erasokorra gertatzen ahal baita gehiegizko sintzeritatea. Lekuz kanpokoa. Alferrikakoa. Politikan hasi berrienak ere badaki hori. Zerk ozpindu zuen beti hain neurtua izaten den Urkulluren mingaina?".