Itxi

Faktoria

Adrian Zelaia - ekonomia

'Industria politika berri baterako urratsa egin du Eusko Jaurlaritzak'

Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen zati bat erosi izanaren iritzia eskatu diogu Adrian Zelaia, EKAI CENTER-eko zuzendari ejekutiboari.

  • 7:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adrian Zelaia ekonomilariak berebiziko garrantzia eman dio 'Faktoria'n Eusko Jaurlaritzak CAF enpresaren akzioen zati bat erosteko erabakiari. Baina, kopuruari baino, erosi diren akzioen zenbatekoari baino, eman den pausoaren garrantziari begiratu dio. Ikuspegi kualitatibo batetik, "azken hamarkadan Euskal Herrian industria-politikan izan den jarrera pasiboaren aldaketa dakarrelako" Zelaiaren ustez.

EKAI CENTER erakundeko buruak dio "atzoko albistearen barne benetakoa ez da CAFen inbertitzea. Benetako albistea fondo hori martxan jartzea da, sortu den fondo hori hasieran 100 milloi eurotakoak lehen inbertsioa egingo duelako". Beste hainbat enpresetan inbertsio gehiago egiteko bidea zabalduko du eta horregatik dio, "borondate politikoaren aldetik" oso garrantzitsua dela.