Faktoria
Agur 'Interviú'ri
''Astero, 50 'Interviú' baino gehiago saltzen nituen Zallako kioskoan''
Espainiako 'destapea'ren ikur izandako aldizkariak bere itxiera iragarri biharamunean, 'Interviú'k Euskal Herrian eragindako sukarra gogoratu dugu.
-
12:10 min
Interviú-ren azalean biluzik azaldutako famaturik ezagunenak (tartean bi euskaldun, eta zenbait gizon ere bai) eta bere ikerketa kazetaritzak Franco hil berria zela eragindako ondorioak hizpide izan ditugu 'Faktoria'n aldizkariak bere itxiera iragarri eta ordu gutxira.
Zallako kioskoan 55 urtez lanean aritutako Esther Bermejok adierazi digu 80ko hamarkadan aldizkaririk salduenetakoa zela. "Astero 50 ale saltzen genituen, eta zenbait berri zekartzanean gehiago", esan digu.