Itxi

Faktoria

Whatsapp taldeak

'Talde bat sortzen dugunean, kide guztien adostasuna izan beharko genuke'

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Haritz Escuderok Whatsapp taldeek pribatutasunari nola eragiten dioten azaldu du 'Faktoria'n.

  • 9:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oso ohikoak izaten dira Whatsapp taldeak lagunen artean, familia artean.. Baina azkenaldian herri txikietako bizilagunen artean edota eskolako gurasoen artean egunerokoan oso barneratuta ditugu. Baina… Whatsapp talde bat sortzeagatik salaketa jaso dezakegu?

Honen harira, salaketa batzuk albiste izan dira azkenaldi honetan: estatu espainiarrean, adibidez, jatetxe batek Gabon zaharrerako lekua gordeta zutenen artean taldea egin zuelako. Valladolideko herri txiki bateko bizilagun batek ere udaletxeari salaketa jarri dio, 255 pertsonako talde batean sartu dutelako… bere baimenik gabe.

Datuen Babeseko Euskal Bulegora hots egin dugu 'Faktoria'n eta bertako Haritz Escudero abokatuarekin hitz egin dute, Euskal Herrian egoera hau arautua ote dagoen jakiteko.

 

iteko.