Itxi

Faktoria

Idoia Torregarai

Zein da euskarazko zure hitzik kuttunena?

Idoia Torregaraik Gabonetan sare sozialetan asko zabaldu den 'And I think it's beautiful' hariari tiraka etorri zaigu.

  • Manu Etxezortu eta Idoia Torregarai

    Manu Etxezortu eta Idoia Torregarai

    14:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguberrietan, Twitterren haria zabaldu zuen @Jasier filologia ikasle tafallar gazteak. Euskal hitzen etimologia txio bidez azaltzen hasi zen. Hauxe izan zen estreinakoa: "En euskera no decimos querido, decimos laztana, que quiere decir caricia, and I think it's beautiful". Jende askok hartu du parte hari horretan, eta Idoia Torregarai hari horri tiraka etorri zaigu gaur 'Faktoria'ra.

Garagardoa, astelehena, musutruk, txapeldun, sumendi eta eskutitz da, beste askoren artean, hari horretan agertu ziren hitzak. Torregaraik gure entzuleei egin die galdera, eta ebste asko aipatu dituzte: maitea, tontolapikoa, pinpilinpauxa, kuttun, artaburu, maitemin, poxpolin... Zein da zure ustez euskarazko hitzik ederrena?

 

trong>