Itxi

Faktoria

Atzerrira joandakoak

'Bizitza kanpoan egin dut, momentuz ez nintzateke Euskal Herrira itzuliko'

Lanbidek atzerrian dauden euskal langileak Euskal Herrira lanera itzultzeko diru laguntza martxan jarri du. Dublinen eta Munichen lanean ari diren bi lagunei ea itzuliko liratekeen galdetu diete.

  • 23:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor Jordanak Dublinen 8 urte daramatza Paypal enpresan. Isaak Lizaso Munichen kotxegintzan dabil duela 6 urte. Euskal Herrian krisi garaiak bete betean jo zuenean, 2010-2012 urteetan, Euskal Herriko talentu askok kanpoan bilatu behar izan zuten lana. Orain, krisi garaia gainditzen ari garen honetan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak diru laguntza bat eskatzeko aukera martxan jarri du, hain zuzen, atzerrian lanean ari diren euskaldunak berriro Euskal Herrira itzul daitezen.

Aitorrek eta Isaakek euren esperietzia kontatu dute 'Faktoria'n. Hango baldintzak nolakoak diren kontatu dute, ea diru laguntzaren berri ba ote zuten, eta garrantzitsuena: ea Euskal Herrira itzuliko liratekeen.