Faktoria
Aingeru Epaltza
'Umearen begiradan'
'Ur Handitan' saioak eragindako hunkiduraz egin du gogoeta idazleak eta biktimek egindako salaketak gaitzetsi ditu: "Sufritu duenari hain zaila zaio sufrimenduari antzematea ume baten begiradan?".
-
3:02 min
"Atzo goizean, kafe orduan, ez zen bertze solasagirik lantokian", esan du gaur goizean 'Faktoria'n Aingeru Epaltzak, bezperako 'Ur Handitan' saioan ikusitakoaren iruzkina egiten hasterakoan.
Motxiladun umeek errepidean egin behar izaten dituzten bidaiena, " bidegabekeria zen duela sei urte eta zentzugabekeria da gaur egun", iritzi dio: "Zentzugabekeria, non ez den mendeku garbia". Bikitimek egin dituzten salaketen argudiorik ez zuela berak saioan ikusi gaineratu du eta galdera honekin amaitu: "Sufritu duenari hain zaila zaio sufrimenduari antzematea ume baten begiradan?"