Itxi

Faktoria

Laguntza behar dute

Bilbaina Jazz Club elkartea arriskuan dago

Azken 27 urteetan jazza zabaltzeko lanean aritu den elkarte honek ezin die aurrekontuei aurre egin. #sosbjc traola sortu dutela kontatu du Lorea Perez de Albeniz BJC-ko bazkideak.

  • 11:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazioarteko jazz zirkuituan oso estimatua da BILBAINA JAZZ KLUB hau, baina isteko arriskuan da. 27 urteko ibilbide arrakastatsuaren ondoren, laguntza eskatzeko #SOSBJC traola daraman nazioarteko kanpaina martxan jarri berri dute. Izan ere, instituzioen laguntza falta dutela diote.

Udako eta noizbehinkako jaialdi entzutetsuetatik haratago, Bilbaina Jazz Club urte guztian zehar jazz kontzertuak programatzen dituen elkarte bakarra da. Urtean 42 kontzertu inguru programatzen dituzte eta 7000 ikusentzule baino gehiago izan dituzte. Ikusle kopuruari dagokionez eta maila artistikoari dagokionez, inoizko unerik onenean daudela aitortzen duten arren, lehenengo aldiz laguntza ekonomikoa eskatzeko beharrean daude bizirik iraun nahi badute.