Itxi

Faktoria

Uholdea

Muxikako alkatea: 'Ezin izan dugu herri barruan mugitu ere egin'

Artean eguna argitu gabea zela, atzo Muxikan egindako euri kopuru izugarriak kuantifikatu gabe dituztela esan du Aitor Goldaraz alkateak.

  • Muxika, urak hartuta. Argazkia: EiTB

    Muxika, urak hartuta. Argazkia: EiTB

    5:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ordu betean 26 litro euri egin zuen atzo metro koadroko 18:30 eta 19:30 artean Bizkaiko hainbat herritan. Muxikako alkate Aitor Goldarazek euri-jasa 'terriblea' izan zela esan du 'Faktoria'n: 'ura indartsu etorri da, olatuek ematen duten indarrarekin'. Dena dela, adierazi du ez zutela ibaiak gainezka egiteko arriskurik zegoela zioen abisurik.

Oka eta Elizalde ibaiek bat egiten duten lekuan ura gerriraino iritsi zen. Errepide nagusia bi aldetatik itxita gelditu zen, auto ugari gelditu zen bertan harrapatuta, tren zerbitzua eten zen, hainbat etxebizitzatan ura dezente sartu zen, jatetxe pare batean ere bai, eta erreka ondoko baserri bakan batzuk ere hustu dituzte. Dena den, Goldarazek esan du herriak dituen 50 kilometro koadroetan ezin izan dutela 'mugitu ere egin'. Eguna argitzean joko dute egindako kalteak zenbaterainokoak diren kuantifikatzera, eta herria garbitzen hastera.

bitzen hastera.