Itxi

Faktoria

Araitz Zubimendi

'Erakundeek gure umeei bizkar emanda, gizartean egin beharko dugu zerbait'

Guk gure umeak ez ditugu gorrotoan hazten, eta elkartzen garen ama guztiok dugu ikuspegi hori. Ez dugu gure belaunaldiak bizi duena bizi dezaten nahi".

  • 23:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araitz Zubimendi preso ohiak, Oier Andueza Murtziako espetxean dagoen Oier Andueza ETAko presoaren bikotekidea eta Hize eta Aiur "haur motxiladunen" amak, salbuespen egoera amaitarazi eta presoei kartzela onurak jartzen hasteko garaia dela aldarrikatu du, gaur 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Gogoratu du 10 eta 20 urte daramatzatela kartzelan ETAko preso gehienek eta, senideei, eta bereziki haurrei, sufrimendu gehigarria eragiten ditela neurri horiek.

Hize alaba Sarek biharko manifestazioa deitzeko erabili duen karteleko irudia izan da eta  joan den asteartean 'Ur Handitan' saioan agertu zen protagonistetako bat ere bai. Seme-alaba erakusteak kezkarik eragin ote dion galdetuta, erantzun du bere haurrak "jaio zirenetik erabiliak izan diren sentsazioa" daukala. Gehiago hala egin ez dezaten, konponbideak bilatu behar direla adierazi du, baina esperantza gutxi dauka politikariengan. "Erakundeek ume hauei bizkar ematen badie, herritarrok egin beharko dugu zerbait" adierazi du. Eta gaineratu du, gizarte arlotik ikusten duela aukera bilgune berriak topatzekoa: "Guk gure umeak ez ditugu gorrotoan hazten, eta elkartzen garen ama guztiok dugu ikuspegi hori. Ez dugu gure belaunaldiak bizi duena bizi dezaten nahi".