Faktoria
Usurbilgo alkatea
'Gure ondarea zaindu zuen Artzek, eta gauzak eraldatzeko joera izan zuen'
Xabier Arregi Usurbilgo alkateak nabarmendu du egun tristea dela euren herriarentzat, eta noiz eta nola ez badaki ere, merezitako omenaldia egingo diotela Joxan Artzeri.
-
Joxan Artze. Argazkia: EiTB
3:19 min
Egun tristea da gaurkoa Usurbilentzat bere erreferente nagusietako bat zendu delako: Joxan Artze. Xabier Arregi alkateak 'Faktoria'n azpimarratu du kultur erreferente bat joan zaigula, eta oso estimatua zela herrian. "Egin zuen ekarpena hor gelditzen da, baina herritarrok gure egunerokotasunean nabaritukou bere hutsunea. Oraindik ez daki noiz eta nola, baina merezitako omenaldia egingo dio Usurbilen Artze handiari.
Arregik Artzeren izaera bikoitza azpimarratu du, "bere garaiko kanonekin apurtu" zuelako, baina, era berean, "sentsibilitate handia izan duelako gure sustraiekin eta herri ondarearekin". "Sentsibilitate berezia zeukan herriko baserrien eta ondarearen zaintzarekin; begi oso ernea zen, eta besteei oharkabean pasatzen zitzaizkigun gauzak harrapatzen zituen", esan digu.
en", esan digu.