Itxi

Faktoria

Sabin Urzelai

'Odola emateko deialdia herritar guztiei egin nahi diegu'

Odol stockaren maila ohi baino gehiago jeitsi da aurtengo urtarrilean, eta aparteko deialdia egin dute odol bankuetatik. Sabin Urzelai Gipuzkoako Odol Emaleen Elkarteko presidentea da.

  • 5:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtero, urtarrilan, Gabonen bueltan, odol eskasia izatea ohikoa da. Baina, urteko lehen astean berreskuratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan tratamentu eta ebakutzak egiteko ezinbestekoa den maila. 2018a berezia izaten ari da, ez baita ezinbesteko odol mailara iritsi oraindik ere. Sabin Urzelai Gipuzkoako Odol Bankuko presidenteak 'Faktoria'n esan digunaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko odol stock-aren maila, ehuneko 30koa da egun hauetan. Premia berezi horren aurrean, herritar guztiei odola emateko deia egin die. "Batzuek uste dute deialdia odola eman ohi dutenentzat dela baina, herritar guztien laguntza behar dugu" gaineratu du Urzelai. Nabarmenduz, gizartean ez garela askotan jabetzen odola egon dadin, eman behar dela: "batzuetan, odola botika moduan hartzen dute, ez dira konturatzen eman behar dela".

an behar dela".